sábado, 17 de marzo de 2012

MASAJEA. PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS

LETRA
Kask-kask oskola, kraskatu arrautza oskola;
behera badoa haren gorringoa.
Inurritxoak gora, gerritik lepora;
behera behera inurriak, beti bihurriak.
Aupa elefanteak, zuek bai mastodonteak.
Mesedez jaitsi, ez nazazue hautsi.
Txitoak goraka, txio-txio-txioka;
txitoak beheraka, aita kukurruka.
Igo sagu saguzarrak, igo sagu saguzarrak,
odola zurrupatu, odola zurrupatu;
jaitsi sagu saguzarrak, jaitsi sagu saguzarrak,
odola zurrupatu, odola zurrupatu.
Laranjen igoera, zukua atera, zukua atera.
Laranjen jaitsiera, zukua atera, zukua atera.
Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!
Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!
Hotzikara eta agur.
AUDIOA DESKARGATU
ALBIZ MASAJEA 1. MAILA B from Agurtzane Goitia on Vimeo.

ALBIZ IPUIN MUSIKALA 1. MAILA

TXIMINOAK ZOOAN 1. maila B

TXIMINOAK ZOOAN 1. maila A

6. MAILAKO MUSIKAGILEEN GLOGSTERRAK

Hemen dituzue 6. Mailako Ikasleek egin dituzten MUSIKAGILEEN GLOGSTERRAK. Popplet batean bildu egin ditut. Sar zaitezte nahi duzuen Musikagilean eta ikusi zelako lanak egin dituzten. Batzuk oso ondo daude, beste batzuk aldaketak behar dituzte, eta bestelakoak ere falta dira. Hala ere lan polita izan da eta hemen duzue GUZTIOK IKUSTEKO. Utzi behean iruzkinak, ikasleak animatzeko.

OPERA BIDEO ANIMATUAK

MUSICAEDUCA YOUTUBEKO KANALA

miércoles, 7 de marzo de 2012

ANIMALIEN ONOMATOPEIAK. BREMENGO MUSIKARIAK

BIDEO-IPUINA
IPUIN- JOLASA 
 
 GELAN EGITEKO JOLASA - ANIMALIAK BIKOTEKA
Animalia ezberdinak aukeratuko dira eta paper zati batzuetan jarriko ditugu
(txikitxoenentzat marrazkiz eta nagusiagoentzat idatziz) errepikatuta, hau da, bi
paper zati animalia bakoitzeko (behean eredu batzuk dituzue erabiltzeko).
 Ondoren, taldekide bakoitzari paper-txartel bana banatuko
diogu, animalia bat tokatuko zaiolarik. Denek papera dutenean, gelan zehar animalia
hori imitatuz ibili beharko dira beraien bikotea aurkitu arte. Behin denek bikotea
aurkituta, bikote bakoitzak bere animalia antzeztu beharko du taldearen aurrean eta
taldeak zein animalia den asmatu beharko du. Jolas hau bikoteak egiteko teknika
ona da.

domingo, 4 de marzo de 2012

MUSIKA TRESNEN ENTZUMENAK


MUSIKA TRESNENEKIN JOLASTU


MUSIKA TRESNEN FAMILIAK EZAGUTU


BITARTEAK ETA ERRITMO BEREZIAK



HERRIKO MUSIKA TRESNAK ETA FAMILIAK


GARRAIOBIDEEN SOINUAK


HARIZKO MUSIKA TRESNAK

HEMEN DUGU MUSIKASARETIK EGINDAKO GLOGSTERRA, HARIZKO MUSIKA TRESNAK IKASTEKO.

JOLASAK
1.- ASMATU MUSIKA TRESNA
2.- MEMORI JOLASA
3.- ORKESTRA OSATU

GEHIAGO JAKITEKO JOLASAK
4.- HARI IGURTZIKO JOLASA (ERDERAZ)
5.- HARI KOLPATUA ETA PULTSATUA (ERDERAZ)