viernes, 30 de enero de 2015

MUSIKA TALDE INSTRUMENTALAK (10-12 urte)

MUSIKA TALDE INSTRUMENTALAK. Laukotea, Banda, Ganbera orkestra Orkestra Sinfonikoa, Musika tresnen kokapena oskestran.

TATAKUM (10-12 URTE)

TATAKUM. Honako proiektu hau musika-instrumentuak ezagutzeko da, eta horretarako multimediaaplikazio bat prestatu da. Ikasleak beren ingurune hurbileneko soinuak (beren gorputzak egiten dituenak, alegia) esploratzen hasiko dira, gero musika-gelan, orkestra batean eta munduan aurki ditzaketen instrumentuen ezaugarriak ikasteko. Aplikazioa abentura grafiko baten moduan antolaturik egongo da. Pertsonaia nagusiak 4 agertoki (logela, musika-gela, entzunaretoa eta Internet) bisitatuko ditu, eta horietan proposatzen zaizkion jarduerak beteko ditu. Agertoki horiez gain, ikasleak pantaila nagusi bat aurkituko du, agertoki guztiak bateratzen dituena.

SOINUAK IDENTIFIKATZEN DITUGU (3-6 urte)


SOINUAK IDENTIFIKATZEN DITUGU. Naturako Soinuak, Eguneroko Bizitzako Soinuak, Marrazki musikadunak, Asmatu ze soinu den, Memoria jolasa soinuekin.